Xifoides apofisi

Xifoides apofisi
Xehetasunak
Honen parteBularrezurra
Identifikadoreak
Latinezprocessus xiphoideus
MeSHA02.835.232.570.750.825
TAA02.3.03.007
FMA7488
Terminologia anatomikoa

Xifoides apofisia bularrezurraren beheko zatia da, giltzadura xifoideesternal bidez lotzen dena. T9 orno torazikoa eta T6 dermatoma mailan aurkitzen da.

Bere izaera jaiotzerako orduan kartiloginotsua da. 15-29 urte bitartean xifoide apofisia hezurtzen joango da eta torax hormarekin bat egingo du giltzadura xifoideesternal bidez. Giltzadura hau ez da mugikorra izango, bere izaera sinobiala izan arren. Hezurdura eta ezarpen totala berrogei urte inguruan emango da.

Morfologikoki, xifoides apofisia aldakorra da. aldakortasun hori ez da ez arriskutsua ez heredagarria.

Xifoides apofisiak diafragma muskuluaren ezarpen bat adierazten du, berarekin arku bat sortzen; honez gain, presoman dauden edo abdomeneko muskulu askoren aponeurosien, barruko muskulu laprana besteak beste, ezarpena den ehun konektibo gogorrez osatutako lerro zuriaren goiko muturra da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in