Yvelines (78) | |
---|---|
Frantziako departamendua | |
Administrazioa | |
Estatua | Frantzia |
Eskualdea | Île-de-France |
Prefetura | Versailles |
Prefeta | Pierre Bédier (UMP) |
Azpiprefeturak | Mantes-la-Jolie Rambouillet Saint-Germain-en-Laye |
Barrutiak | 4 |
Kantonamenduak | 39 |
Udalerriak | 262 |
Kokapena | |
Koordenatuak | 48°50′N 1°55′E / 48.83°N 1.92°E |
Azalera | 2.284 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 1456365 |
Dentsitatea | 637.637,91593695 bizt/km² |
Kontseilu Orokorraren webgunea |
Yvelines Île-de-France eskualdeko departamendua da (78). Prefektura Versailles hirian dago. Mugakide ditu Val-d'Oise iparraldean, Senako Gainak ekialdean, Essonne hego-ekialdean eta Eure eta Loir hego-mendebaldean.
Parisen sartalderantz dago, departamenduaren zati bat Paris hiriaren zabalkundeak hartzen duela. Lurralde lau apala da. Sena ibaiak ekialdetik mendebalerantz igarotzen du iparraldea, eta haren arroaren barruan dago departamendu osoa. Nekazaritzak hegoaldean du batez ere garrantzia: laboreak, erremolatxa, patata, zuhainak eta barazkiak egiten dira batez ere. Basogintzak ere garrantzi handia du: ezagunak dira Rambouillet, Saint-Germain-en-Laye eta Marly-le-Roi basoak. Iparraldean, Sena ibaiaren inguruetan industria da nagusi: automobilgintza, petrolio findegia, kimika industria, eraikuntza gaiak, Porchevilleko zentral termoelektrikoa, etab.