Zahi Hawass (arabieraz زاهي حواس) (Damieta, Egipto, 1947ko maiatzak 28), munduko egiptologorik ospetsuenetako bat da, eta, azken urteetan, arkeologiatik kanpo ospe handia hartu du, Antzinako Egiptori buruzko dokumentaletan sarri agertu izan delako.
Gaur egun, egiptoar gobernuaren Antigoaleko Gauzen Kontseilu Goreneko idazkari gisan ari da. Aurretik, Gizako ordokian indusketa zuzendaria izan zen, eta Niloren deltako, mendebaldeko basamortuan eta Nilo Garaiko aztarnategi arkeologikoetan lan egin zuen.
Munduko beste toki batzuetan aurkitzen diren antzinako egiptoar objektu asko itzultzera zuzendutako mugimendu baten buru da halaber. 2003ko uztailean, Egiptok Rosetta Harria itzultzea exigitu zuen (egun, British Museumen dago). Une horretan, Hawassek honako hau adierazi zuen: "Britainiarrek gogoratuak izan nahi badute, euren ospe ona berreskuratu nahi badute, harria itzuli beharko lukete, gure egiptoar nortasunaren ikurra baita".
Hawass antzinateko astronauta eta beste jarrera historiko sasizientifikoen aurka agertzen da garbi. Telebistako haren agerpen asko teoria horiek gezurtatzera eta piramideak antzinako egiptoarrek eraiki izanaren frogak erakustera zuzendu dira.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zahi Hawass |