Zaldun Ilunaren Jaikiera[1] (ingelesez: The Dark Knight Rises) 2012ko Christopher Nolan ingeles zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu eta ekoitzi eta Jonathan Nolan anaiarekin batera idatzitako superheroi film bat da. Batman superheroiari buruzko komikietan oinarritua dago. Christian Bale, Michael Caine, Gary Oldman, Anne Hathaway, Tom Hardy, Marion Cotillard, Joseph Gordon-Levitt eta Morgan Freeman aktoreek antzeztu zuten.