Zaldunen Krak | |
---|---|
Krak des Chevaliers | |
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Crac des Chevaliers and Qal’at Salah El-Din | |
Kokapena | |
Herrialdea | Siria |
Siriako muhafazah | Homs eskualdea |
Siriako barrutia | Talkalakh District |
Subdistrict of Syria | Al-Hawash Subdistrict |
Herrixka | Al-Husn |
Koordenatuak | 34°45′25″N 36°17′41″E / 34.7569°N 36.2947°E |
Historia eta erabilera | |
Gizateriaren Ondarea arriskuana | 2013 - |
Jabea | Ospitaleko Zaldunak |
Arkitektura | |
Eraikitzailea | Shibl al-Dawla Nasr (en) Ospitaleko Zaldunak |
Materiala(k) | kareharria |
Azalera | 2,38 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (ii) eta (vi) |
Erreferentzia | 1229-001 |
Eskualdea[I] | Arabiar Herrialdeak |
Izen-ematea | bilkura) |
|
Zaldunen Krak[1] (kʁak de ʃəvaˈlje; arabieraz: قلعة الحصن Qalʿat al-Ḥuṣn) Sirian dagoen gurutzatuen gaztelua da, Homsetik 40 kilometrora eta hobekien kontserbatzen direnetako bat. Lehendabizikoz kurduek XI. mendean eratu eta Hisn al Akrad ("Kurduen gaztelua") izena eman zioten. 1142an Raimundo II.a Tripoliko kondeak zaldun ostalariei eman zien: haiek 1271ra arte beren eskuetan mantendu zuten.
Zaldunek gaztelua sendotzeko lanak 1140ko hamarkadan hasi zituzten eta 1170ean lurrikara batek gazteluari kalte egin zionean jadanik bukatuta zeuden. Zaldunek Lehenengo Gurutzadan Tripoliko Konderriko muga babestea zuten helburu eta gotorleku hura gune estrategiko nagusi bilakatu zen. XIII. mendean zabaldua, une gorenean 2.000 lagun inguruko goarnizioa izan zuen. 1271n Baibars I.a sultan mamelukoak 36 eguneko setioaren ondoren hartu zuen.
1933an Frantziako Gobernuak zaharberritzeari ekin zion. 1946an Siriak independentzia aldarrikatu zuenean, Libanoko mugatik gertu geratu zen. 2006an, UNESCOk Qalat Salah El-Din zitadelarekin gizateriaren ondaren izendatu zuen.