Zapoteka | |
---|---|
Heliodoro Charis, Benito Juárez | |
Biztanleak guztira | |
800.000-1.000.000 100.000 | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Mexiko (batez ere Oaxaca, Guerrero, Jalisco eta Mexico Hiria), Amerikako Estatu Batuak (batez ere Los Angeles, San Frantzisko eta San Diego) | |
Hizkuntza | |
Zapoteka hizkuntzak, gaztelania, ingelesa | |
Erlijioa | |
Katolizismoa sineskera tradizionalekin nahastuta | |
Zerikusia duten beste giza taldeak |
Zapotekak[1] (zapotekaz: Didxažoŋ gaur egungo Mexikon bizi den herri amerindiar bat dira. Biztanle gehienak Mexiko hegoaldeko Oaxaca estatuan bizi dira, baina inguruko estatuetan ere bizi dira. Gaur egun 800.000-1.000.000 inguru direla estimatu da, horietako asko zapoteka hizkuntzak edo haien dialektoetako bat besterik hitz egiten ez duten elebakarrak. Zapoteka askok Amerikako Estatu Batuetara joan dira, eta oraindik zenbait gizarte egitura propio mantentzen dituzte Los Angelesen eta Kaliforniako Erdialdeko Haranean.
Zapotekak lau talde nagusitan bana daitezke: istmeños deiturikoak, Tehuantepec istmoan bizi direnak; serranos deiturikoak, Oaxacako Sierra Madren bizi direnak; hegoaldeko zapotekak, Oaxacako Sierra Sur inguruan bizi direnak; eta Oaxacako Erdialdeko Haranetan bizi direnak.