Zarauzko geltokia

Zarauzko geltokia
Euskotren Trena
Bilboko aldirien sarea
Kokapena
Koordenatuak43°17′04″N 2°10′16″W / 43.284347°N 2.171207°W / 43.284347; -2.171207
Map
Geltokia
Geltokia <Linea> Geltokia
San Pelaio-Zarautz geltokia
Amara-Donostia geltokia
E1 linea (Euskotren)Zumaiako geltokia
Matikoko geltokia

Zarautz Euskotrenen E1 eta 1K lineei dagokien lurgaineko tren geltokia da, izen bereko udalerrian kokatuta dagoena, udalerriko tren geltoki nagusia izanik. Geltokia, jatorriz 1895ean inauguratuta, Mugi sistemaren 3. tarifa-gunearen barruan dago.

Hiru trenbide eta bi nasa ditu, bata izkinekoa eta bestea zentrala, eta nasa aldaketa pasonibela gurutzatuz egiten da. 2018ko azarotik geltoki berria eraikitzeko proiektua idazten ari da, eta horren arabera pasonibela ezeztatuko da, trenbideen azpitiko pasabide batek ordeztuta. Geltoki berriarekin batera irisgarritasuna bermatuko da.[1]

1895ean Donostiatik trena iritsi zen lehenengo aldiz, eta bi urte geroago Zarautz-Deba trenbidea osatu zen. Ordukoa da gaur egungo geltokiaren eraikina.

  1. Press, Europa. (2018-06-01). «Eusko Jaurlaritzak eta Zarauzko Udalak geltoki berriaren proiektuaren kontratazioa adostu dute» europapress.es (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in