Zazpiko errugbi

2013ko Munduko Txapelketa (Mosku, Errusia): Frantzia vs Argentina

Zazpiko errugbia zazpi jokalariz osatutako taldeek jokatzen duten hamabosteko errugbiaren aldaera bat da eta 2016an Rio de Janeiron debuta egin zuenetik kirol modalitate Olinpikoa da.

Zazpiko errugbiak eta hamabostekoak araudi orokorra eta zelaiaren neurriak partekatzen dituzte, ezberdintasun honekin: hamabostekoak 80 minutu irauten ditu, eta zazpikoa zazpi minutuko bi zatik osatzen dute, tartean bi minutuko atsedenarekin. Zazpiko errugbia hamabostekoaren zelai berean baina jokalarien erdiarekin jokatzen denez, eskaera fisiologikoa altuagoa da, erasorako zein defentsarako espazioak handiagoak baitira eta alderdi hauek errugbiaren aldaera honi bizkortasuna, bizitasuna eta emozioa ematen dizkiote.

Zazpiko errugbia, hamabostekoa legez, World Rugbyk (WR) zuzentzen du eta Serie izeneko txapelketa nagusiak antolatzen ditu, Grand Prix formatuan mundu guztian zehar jokatzen diren selekzioen arteko txapelketekin, HSBC Sevens World Series eta World Rugby Women's Sevens Series hain zuzen. Serie hauek Joko Olinpikoetarako sailkapen-txartela ematen dute eta gainera, Munduko Txapelketetako kanporaketak zehazteko oinarri gisa ere balio du.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy