Zefalea

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Zefalea
Deskribapena
Motamina
zantzu klinikoa
Espezialitateaneurologia
Arrazoia(k)entzefalopatia
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakmeprobamato, butalbital (en) Itzuli, doxylamine (en) Itzuli eta Sodio bentzoato
Identifikatzaileak
GNS-10R51
GNS-9339 eta 784.0
DiseasesDB19825
MedlinePlus003024
eMedicine003024
MeSHD006261

Zefalea edo buruko mina buruko intentsitate aldakorreko sentipen mingarri gisa definitzen da. Garunak ez du minik ematen, eta, beraz, sentipen mingarria zainetako sinu handiek, meningeek, duramadreko arteriek eta inguruko gainerako egiturek eragiten dute.[1]

Zefaleak nerbio sistemako nahasmendu ohikoenetariko bat dira. Munduko prebalentziari dagokionez, %50 ingurukoa da helduen artean (18-65). Helduen erdiek eta hiru laurdenek zefalea bat jasan dute azken urtean, eta talde horren %30ek edo gehiagok migraina izan du.[2]

Eskualdeen aldaketak gorabehera, zefalea adin, arraza, diru-sarrera maila eta eremu geografiko guztietako pertsonei eragiten dien mundu mailako arazoa da.[2]

  1. Lozano, José Antonio. (2001). Fisiopatología, diagnóstico y tratamiento de las cefaleas. Offarm.
  2. a b (Gaztelaniaz) «Cefaleas» www.who.int (Noiz kontsultatua: 2023-03-05).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy