Zefeida izar aldakor

Zefeida izar aldakor bat erradialki pultsatzen duen izar mota bat da, tenperatura zein diametroa aldatuz dizdira aldaketak periodo eta zabaltasun egonkor eta erregularrekin eragiteko.

Euren argitasuna eta pultsazio periodoaren arteko harreman zuzen batek Zefeidentzat galaxian eta galaxiatik kanpo distantziak ezartzeko adierazle garrantzitsu bezala duten egoera ziurtatzen dute.

Zefeida izena Delta Cephei izarretik dator, Cepheus konstelazioko izarra, 1784an John Goodrickek aurkitu zuena eta aurkitutako mota honetako lehen izarra dena.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in