Zelakanto

Zelakanto
Devoniar-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
FilumaChordata
Ordena Coelacanthiformes
Azpibanaketa

Zelakantoa Coelacanthimorpha azpiklaseko eta Coelacanthiformes ordenako arrainen izen arrunta da. Ustez orain hirurogei milioi urte galdu ziren, Kretazeoan, baina 1938an espezimen bat bizirik aurkitu zen Hegoafrikako ekialdeko kostaldean, Chalumna ibaiaren bokalean. 1,5 metro luze zen, eta 50 kg pisatzen zuen. East London Museora eraman zuten. Marjorie Eileen Doris Courtenay-Latimer andereak aztertu zuen: haren deitura eta Chalumna ibaiarena ere hartuta, espeziea Latimeria chalumnae izendatu zuten. Zelakantoak narrasti bihurtzeko bidean geratu ziren arrainen itxurako gorputza du, hegalak, bularraldekoak batez ere, gorputzari beso antzeko luzakin batzuez lotuak baititu. Gorputza bera eta burua sendoak izaten ditu; burua, oskol gogor batez hornitua. Kolorez, urdin iluna izaten da. 1952. eta 1970. urteetan beste 60 bat zelakanto aurkitu ziren Komore uharteetan. 1988an beste espezie bat harrapatu zen Sulawesiko uharteetan, Indonesian (Latimeria menadoensis).


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy