Mota | talde etniko historiko |
---|---|
Hizkuntza | zeltiberiera |
Honen parte | Zelta |
Zeltiberiarrak Iberiar penintsulan K.a. azken mendeetan zeltiberieraz hitz egiten zuten herriak ziren, Galiatik migratutako zeltak bertako indoeuroparren aurreko populazioekin (batik bat iberiarrekin) nahastean sortuak. Tribuak osatzen zituzten, besteak beste arevaci, belli, titti eta lusones izen latindarrekin ezagutzen direnak[1].