Zelula fotovoltaiko

Panel fotovoltaikoak

Zelula fotoelektriko bat, fotozelula edo zelula fotovoltaikoa ere deitua, efektu fotovoltaikoaren bidez argia (fotoiak) energia elektrikoan (elektroiak) transformatzea ahalbideratzen duen gailu elektronikoa da.

Argi fotoiak xurgatzen dituzte eta elektroiak igortzen dituzte. Elektroi libre hauek harrapatzen direnean, elektrizitate bezala erabili daitekeen korronte elektrikoa sortzen da.

Transformazioaren erabilgarritasunaren batez bestekoa %11-12 inguru da silizio monokristalinoaz sortutako zeluletan, baina erabilitako teknologiaren arabera %6 alda daiteke silizio amorfoen zelulak erabiliz, %14-19 lortu arte. Geruza anitzeko zelulak ere existitzen dira, hauek %30eko erabilgarritasuna lortzen dute. Laborategietan %42ko erabilgarritasuna gainditu egin da panel esperimentalak erabiliz.

Zelula fotoelektrikoen eguzki-energia taldeari panel fotovoltaiko izenarekin ezagutzen zaio. Panel fotovoltaikoak, eguzki zelulez osatutako sare bat osatzen dute. Sare hauek seriean konektatuta daude irteera tentsioa nahi den balioraino(normalean 12V edo 24V erabiltzen dira) handitu ahal izateko. Hau egiten den bitartean, beste eguzki zelula batzuk paraleloan elkartzen dira gailuak hornitu dezakeen korronte elektrikoa handitzeko.

Gailu hauek sortzen duten korronte elektrikoa jarraia da. Beraz, korronte alternoa edo tentsioa handitu nahiko bagenu, potentzia bihurgailu bat eta/edo alderanzgailu bat gehitu beharko genuke.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy