Zelula nukleo

Nukleoaren eta erretikulu endoplasmatikoaren irudia: (1) Gaineztadura nuklearra. (2) Erribosomak. (3) Poro nuklearrak. (4) Nukleoloa. (5) Kromatina. (6) Nukleoa. (7) Erretikulu endoplasmatikoa. (8) Nukleoplasma.

Zelula nukleoa (batzuetan nukleo zelularra) zelula eukariotoetan gaineztadura mintzakaraz inguraturiko organulua da. Fisiologikoki zelularen memoria genetikoa da, bertan kokatzen baita zelularen jarduera guztiak erregulatzen dituzten entzimak sintetizatzeko behar den informazioa duen molekula, hau da, DNA.

Zelula gehienek nukleo bakarra izaten dute, nahiz eta badiren zelula binukleatuak (hepatozitoak) eta multinukleatuak ere (zelula muskular ildaskatuak).

Nukleo/zitoplasma erlazioa konstantea da zelula mota guztietan. Nukleoaren tamaina aldakorra da zelula motaren arabera, baina beti ere zelula osoaren itxurara moldatzen da.

Nukleo zelularra egitura dinamikoa da, mitosiaren banaketa kromosomikoan desegiten dena. Mitosiaren aurretik eta ondoren ikusten den nukleoari, hau da, zatiketa zelularra gertatzen ari ez den momentuan, nukleo interfasikoa esaten zaio.[1]

  1. «Núcleo Celular - Concepto, funciones y estructura» concepto.de (Noiz kontsultatua: 2020-10-22).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy