Matematika eta elektronika digitalean, bitarra, 2ko oinarri sistema edo bitar zenbaki-sistema batean adierazten den zenbakia da. Bi sinbolo erabiltzen dira orokorrean: '0' (zero) eta '1' (bat).
Zenbaki bitar bakoitzaren digituari bit deritzo. Sistema horren inplementazio erraza elektronika digitalean ate logikoen bitartez, sistema bitarra gaur egungo ordenagailu eta informatikarekin zerikusia duten gailuetan erabiltzen da.