Zentralismo demokratiko

Zentralismo Demokratikoa alderdi marxista-lenininisten antolakuntza eta funtzionamendu eredua da. Zentralismo eta demokrazia kontzeptuen uztartzeak, alderdi edo antolakundeak ahalik eta eraginkorren izatearen mesedetan, militanteek egin beharreko diziplina eta askatasun pertsonalaren apaltzearen ariketa adierazten du, hain zuzen ere.

Alderdi barruan egituratuak dauden maila ezberdinei, eztabaidarako askatasun eta eskumen osoa aitortzen die eredu honek, norabide bikotasun bat ematea beharrezkotzat aitortuz: behetik gorako proposamenak eta alderantziz, modu honetan barne eztabaida demokratikoa sustatzen delarik. Behin alderdiaren gehiengoak erabaki bat hartzen duela, kide guztiek erabakia errespetatu eta gauzatzeko betebeharra dute, alderdiaren diziplinaren baitan, gehiengoak erabakitakoa onetsiz.

Leninek formulaturiko esaldi honek bikainki laburbiltzen du zentralismo demokratikoaren funtsa: askatasun osoa eztabaidarako, batasun osoa ekintzarako.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy