Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria[1] Estatu Batuetako Zinemako Arte eta Zientzien Akademiak taldeko gizonezko aktore bozkatuenari ematen dion saria da. Izendapenak aktoreek egiten dituzte, baina irabazleak akademiko guztien artean erabakitzen dira. Ondorengo zerrenda ekoizpen urtearen arabera da sailkatua. Hau da, 1999ko saridunak 2000n jaso zuen Oscar. Irabazleak lehenengoak agertzen dira, letra lodian.