Zerrenda:Zeruko izarrik distiratsuenak

Zeruan milaka izar ikus ditzakegu begi hutsez, badira ordea zenbait bereziki distiratsuak direnak.

Lurretik ikusita gaueko izarrik distiratsuenak zein diren adierazten du zerrenda honek. Hemen ageri diren izar guztiek +2.50 puntuko itxurazko magnitudea baino baxuagoa dute eta itxurazko magnitude hori euren magnitude maximoa, guztizkoa eta konbinatua elkartuta zehaztu da. Izar-sistemen kasuan, beheko zerrendan sistemak orotara duen distira hartzen da kontuan. Nazioarteko Astronomia Elkartearen Izarren Izenetarako Lantaldeak hobetsitako izenak hartu dira aintzat. Gainera, entzutetsuak diren beste izenak baina NAEk onartu ez dituenak ere adierazi dira, ohar moduan.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy