Zezin

Zezin
Beste izenakGatzartu
Jatorrizko herrialdea Espainia
Eskualdea Gaztela eta Leon
OsagaiakBehiki
Kaloriak216 - 237 kcal.
Edukiera proteinikoa33 - 39 g.
Karbohidratoak0 g.
Gantzak9 g.

Zezina edo gatzartua (gaztelaniaz: cecina, θeˈθina ahoskatua) okela ihartu eta gazitua da.[1] Urdaiazpikoaren antzekoa da, baina txerrikia erabili beharrean, behikia edo zaldikia erabiltzen da. Gaztela eta Leon aldean du jatorria: Leongo zezin ketua ospetsuena da. Mexikon eta Paraguain, zezina ere esaten diote okela onduari, baina Espainian ez bezala, marinatuta prestatzen dute.[2]

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Menu in Progress: Anatomy of an Oaxacan Carniceria.. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in