Ziburu (igarobidea)

Ziburu bat, Ahüzkin, Zuberoan.

Ziburu erdi-mendebaldeko hitza da normalean eskuz egindako irudiko moduko egurrezko zurubi txikia izendatzeko erabiltzen dena. Hitza (Larramendik, bere 1745ko hiztegian: ziburu-zabaru eman zuen idatziz lehen aldiz). Aldaera batzuk hauek dira: ziburu, zibulu, zibillu, zibirio, zigulau eta zirigu. Esanahiak hauek dira: alde batetik ‘zabu’, eta bestetik alboko irudian ikus daitekeen hesiaren alanbrada igarotzeko zurezko zurubia.

Beste esanahi bat: “hesi bateko (egurrezko) atea edo langa”.[1]

  1. ziburu, Euskaltzaindia: Orotariko Euskal Hiztegia.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in