Zidno

Zidno Piramos eta Sarosekin batera, Ziliziako hiru ibai handienetako bat zen. Mediterraneoan itsasoratzean, aintzira bat osatzen zuen, Rhegma izenekoa. Aintzira, Tarsoko herriak, itsasportu bezala erabiltzen zuen. Hasiera batean, ibaia herriaren erditik igarotzen zen. Baina, uholde bat gertatu ondoren, Justiniano I.a enperadore bizantziarrak ibaiaren ibilgua aldatu zuen, herria inguratuz. Herriaren iparraldean, ibaiak urjauzi harrigarriak ditu.

Flavio Arrianok emandako berrien arabera, Alexandro Handia larriki gaixotu zen ibaiko ur hotzetan bainatu ondoren. Erdi Aroan, arabiarrek, Nahr al-Baradan gen izena eman zioten ibaiari. Gaur egun Tarso Çay izena du.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in