Zinane | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | ? |
Herrialdea | Mazedoniako Erresuma |
Heriotza | Grezia, K. a. 323 ( urte) |
Hobiratze lekua | Grezia |
Heriotza modua | : guduan hila |
Hiltzailea | Alcetas (en) |
Familia | |
Aita | Filipo II.a Mazedoniakoa |
Ama | Audata |
Ezkontidea(k) | Amyntas IV of Macedon (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | |
Leinua | Argead dynasty (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Zinane (antzinako grezieraz: Kυνάνη edo Κύνα, k.a. 323an hil zen), Alexandro Handiaren arrebaordea eta Filipo II.a Mazedoniakoaren eta Audataren, Iliriako printzesaren alaba izan zen.[1]
Audatak bere alaba iliriarren tradizioan hezi zuen eta zaldian ibiltzen, ehizatzen eta borrokatzen irakatsi zion. Amintas lehengusuarekin ezkondu zuen bere aitak. Alargun gelditu zen k.a. 336an bere senarra hil zenean. Hurrengo urtean, Alexandrok bere eskua eman zion Langarori, Agriarren erregeari, bere zerbitzuen sari gisa, baina senargaia gaixotu eta hil egin zen.[2]
Zinanek ezkondu gabe jarraitu zuen eta bere alabaren, Adea edo Euridize, hezkuntzari eskaintzen zion bere denbora. Arte martzialetan entrenatu zuen, Zinaneren amak harekin egin bezala. Bere anaiorde Filipo III.a Mazedoniakoa errege aukeratua izan zenean k.a. 323. urtean, Zinanek Euridize berarekin ezkontzea erabaki zuen eta Asia osoa zeharkatu zuen horretarako.[3]
Bere eragina nahiko handia zen, eta bere proiektuek Perdikas eta Antipater asaldatu zituzten. Horregatik, Perdikasek bere anai Alzetas Zinane hiltzera bidali zuen. Alzetasek onartu zuen nahiz eta bere tropek bere kontrakotasuna agertu zuten eta Zinane ohorez hil zen. Euridizeren ezkontza ospatzera iritsi zen, baina bera eta bere senar Filipo handik gutxira hil zituen Olimpiak. K.a. 317. urtean Kasandrok, Olimpia garaitu ostean, Euridice, Arrideo eta Zinane Egaseko errege hilerrian lurperatu zituen.[4]
Polienok idazten du: "Zinane, Filiporen alaba, arte militarretan zuen ezagutzagatik zen ospetsua: armadak gidatzen zituen, eta guda zelaian bera zen lehena borrokara joaten, bere soldaduak gidatuz. Ilirioekin izandako borroka batean, Zeria erregina bere esku hutsekin hil zuen eta Iliriako armada garaitu zuen hilketa handi batekin."[5]