Zinemaldi

Cannesko Zinemaldiko sarreran jartzen duten tapiz gorria.

Zinemaldia film aurkezpen antolatu bat da, zinema edo proiekzio areto batean edo gehiagotan egina, eskuarki hiri edo eskualde bakar batean. Gero eta gehiago, zinemaldietan filmak aire zabalean erakusten dira.[1] Filmak berriak izaten dira maiz, eta, zinemaldiaren gai nagusiaren arabera, nazioarteko eta nazioko lanak barne har ditzake. Zinemaldi batzuen ardatza film-egile edo genero zehatz bat da (adibidez, zinema beltzaren zinemaldiak), edo gai zehatz bat (adibidez, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia). Zinemaldi batzuk espezializatuta daude gehienezko luzera zehaztuta duten film laburretan. Zinemaldiak urtean behin egin ohi dira.

Munduan, zinemaldi ospetsuenak Canneskoa, Berlingoa eta Veneziakoa dira.[2] Euskal Herrian, berriz, Donostiako Nazioarteko Zinemaldia da ospetsuena.

  1. (Ingelesez) «Open air cinemas» Open air cinemas.
  2. (Ingelesez) Anheier, Helmut K. and Mark Juergensmeyer, ed. Encyclopedia of Global Studies. Sage Publications, 566 or. ISBN 9781412994224.
    Aipua: «Cannes, Venice, and Berlin—still hold the most prestigious status as cultural institutions that officially endorse the aesthetic and cinematic values of movies and critical currencies of film directors.»
    .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in