Zisma

Kristau-zisma esanguratsuenen eta dagozkien Kontzilioen grafikoa

Zisma edo targo, erlijioaren historian, erlijio-dotrina bati jarraitzen dioten talde eta erakundeen zatiketa da, dotrinaren interpretazioari eta praktika erlijiosoari buruzko desadostasunen ondoriozkoa. Alegia, bestelako agintariak ezagutzen dituztelako, erlijio baten jarraitzaileen bereizketa. Bereizketari jarraitzen dioten lagunak zismatikoak edo targozaleak direla esaten da.

Elizaren lehen garaietan, oinarrizko doktrinaz beste punturen bati buruzko desadostasunetatik sortua izaten zen zisma; hala, talde zismatikoa ez zen nahitaez heretikoa izaten. Denborarekin ordea zismaren eta heresiaren arteko aldeak desagertu egin ziren, eta haustura oro hartu zen zismatzat.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy