Zitokina

Zitokina
Motasignaling molecule (en) Itzuli, glukoproteina eta proteina
Identifikatzaileak
MeSHD016207

Zitokinak[1] (grezieratik, cyto: zelula eta kinos: higidura) zelulen funtzioak erregulatzen dituzten proteinak dira, immunitate-sistemaren zelula batzuek (linfozitoek, makrofagoek, monozitoek...) ekoitzitakoak. Zelulen arteko komunikazioa errazten dute zitokinek, hormona eta neurotransmisoreen antzera. Hormonen aldean, baina, zitokinak kontzentrazio txikiagoan daude odolean (infekzioa dagoenean haien kopurua handitu arren) eta zelula desberdinetatik sortzen dira (gehienbat immunitate-sistemaren zeluletatik, baina baita ehun konektiboaren zeluletatik ere), hormonak guruin espezifiko batek jariatzen dituen bitartean.

Eragile immunoerregulatzaileak dira zitokinak, eta hori da haien eginkizun nagusia, baina ez bakarra. Immunitate-sisteman parte hartzen duten zelulen arteko komunikazioa errazten dute, zelula horiek modu koordinatu batean lan egin dezaten. Horrez gain, beste funtzio fisiologikoak ere kontrolatzen dituzte: zelulen heltze-prozesua, hantura eta erantzun immunea, sukarra, ehunen konponketa, hematopoiesia, apoptosia, etab

Infekzio biriko batzuetan (gripea, COVID-19....) agertzen diren sintoma deserosoak (sukarra, mialgiak, buruko mina...) ez dira birusek sortuak, infekzioaren ondorioz aktibatzen diren zitokinek baizik [2]

Linfozitoek jariaturiko zitokinei linfokina deritze, eta makrofagoek jariatutakoei monozinak.

  1. Euskalterm: [Onkologia Hiztegia] [2015]
  2. López LLuch, G. Porqué nos duelen los músculos cuando contraemos la gripe o la covid-19 DUPO (Diario de la Universidad Pablo de Olavide

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in