Eremu pelagikoa itsasoaren partea da, itsas hondo eta kostaldea izan ezik itsasoaren gainerako eremua hartzen duena. Lurraren azaleraren bi heren hartzen ditu.[1] Pelagiko adjektiboa antzinako grezierazko πέλαγος (pélagos) hitzetik dator, "itsaso zabal" esan nahi duena. Eremu pelagikoa 4.000 m inguru sakon da batez beste, eta hiru partetan bereizita dago:[2]
Eremu pelagikoak guztira, 1.330 milioi km3 ditu, bataz beste 3.68 km (2.29 mi) eta gehienez 11 km (6.8 mi) sakonera izanik.[3][4][5] Bertan bizi diren arrainek arrain pelagikoak dute izena. Bizitza pelagikoa sakonera gehitu ahala gutxitzen da eta presio, tenperatura, gazitasun, elikagai eta itsas azpiko topografiaren arabera aldatzen da.