Zoroastrismo

Ahura Mazda-ren irudia
Suaren tenplu zoroastriar moderno bat, Iranen, Yazd hirian.

Zoroastrismoa[1] Iranen sortutako erlijioa da, munduko sinesmen antolatu zaharrenetakoa eta Zaratustra profeta irandarraren irakaspenetan oinarritua[2][3]. Ongiaren eta gaizkiaren kosmologia dualista du, ontologia monoteista baten eta gaizkiaren aurkako azken konkista ongiak iragartzen duen eskatologia baten esparruan[4]. Zoroastrismoak Ahura Mazda (Jakituriaren jauna) izenaz ezagutzen den jakinduriaren sortu gabeko jainko onbera goresten du, bere izaki goren gisan[5]. Historikoki, zoroastrismoaren ezaugarri bereziek (harenmonoteismoak[6], mesianismoak, erabakimen askean eta hil ondorengo azken auzian sinesteak, zeruaren, infernuaren, aingeruen eta deabruen kontzepzioak), beste kontzeptu batzuen artean, eragina izan bide dute beste sistema erlijioso eta filosofiko batzuetan, besteak beste Abrahamdar erlijioetan eta gnostizismoan[7][8][9], iparraldeko budismoan eta filosofia grekoan[3].

Balizko sustraiak K.a. 2. milurtekoan izanik, zoroastrismoa K.a. VI. mendearen erdialdean sartzen da historia erregistratuan[3]. Antzinako Irango inperioen estatu erlijioa izan zen milurte batean zehar (K.a. 600. urtetik K.o. 650. urtera arte, gutxi gorabehera), baina K.a. VII. mendetik aurrera gainbehera etorri zen, arabiar musulmanen Persiaren konkistaren ondorioz (633-654), jazarpen handia ekarri baitzion[8]. Munduan 110.000 zoroastroar inguru dira, 120.000 gehienez ere[10], eta kopuru horretatik gehienak, Indian, Iranen eta Ipar Amerikan bizi dira; haien kopurua gero eta txikiagoa dela dirudi[11][12].

Zoroastrismoaren testurik garrantzitsuenak Avestan jasotakoak dira: hor, Zaratustrak paratutako idazki nagusiak daude, Gathas izenaz ezagunak. Zaratustraren irakaspenak definitzen dituzten kultuaren liturgiaren barruko poemak dira eta gurtzarako oinarri gisa, Yasna darabilte. Zaratustraren filosofia erlijiosoak Irango lehen jainko proto- eta indo-irandarrak mundu naturaleko emanaldietan banatu zituen, ahurak[3] eta daevak[3] bezala, azken horiek ez baitziren gurtzeko modukoak. Zaratustrak sortzaile gorena Ahura Mazda zela aldarrikatu zuen, Asharen bitartez[5] unibertsoaren indar sortzaile eta sostengatzailea, eta gizakiei aukera ematen zaiela Ahura Mazdaren alde egin edo ez, ondorioz bere aukeren erantzule bihurtuz. Ahura Mazdak kontrako indarrik ez duen arren, Angra Mainyu (espiritu/pentsamolde suntsitzailea), —zeinaren indarrak Aka Manah-tik (pentsamendu gaiztoa) sortuak diren—, hartzen da erlijioaren kontrako indar nagusitzat, Spenta Mainyu-ren (espiritu/pentsamolde sortzailea)[13] aurka jarriz. Erdi Aroko persiar literaturak Angra Mainyu gehiago garatu zuen Ahrimanen, Ahura Mazdaren arerio zuzena izateko aurrera eramanez[8].

Gainera, Ahura Mazdan jatorria duen bizi-indarra, Asha bezala ezagutzen dena (egia, ordena kosmikoa)[5][14], drujaren (gezurra, engainua) aurka dago[15][3]. Ahura Mazda guztiz ona dela uste da, jainkoarengandik eratorritako gaiztakeriarik gabea. Ahura Mazdak gētīgen (erreinu ikusgarria) eta mēnōgen (erreinu espiritual eta mental ikusezina) lan egiten du[3] zazpi Amesha Spentas-en bidez (sei, Spenta Mainyu baztertzen denean)[16]..

  1. Zoroastrian World Population Table (PDF). FEZANA Journal. Archived from the original (PDF) on 16 August 2017. Retrieved 7 March 2023.
  2. (Ingelesez) «Zarathushtra | Biography, Religion, & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
  3. a b c d e f g (Ingelesez) Foundation, Encyclopaedia Iranica. «Welcome to Encyclopaedia Iranica» iranicaonline.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
  4. Skjærvø, Prods Oktor (2005). "Introduction to Zoroastrianism" (PDF). Iranian Studies at Harvard University.
  5. a b c (Ingelesez) Foundation, Encyclopaedia Iranica. «Welcome to Encyclopaedia Iranica» iranicaonline.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
  6. Dastur, Francoise (1996). Death: An Essay on Finitude. A&C Black. p. 11. ISBN 978-0-485-11487-4; Mehr, Farhang (2003). The Zoroastrian Tradition: An Introduction to the Ancient Wisdom of Zarathushtra. Mazda Publishers. p. 44. ISBN 978-1-56859-110-0; Russell, James R. (1987). Zoroastrianism in Armenia. Harvard University, Department of Near Eastern Languages and Civilizations. pp. 211, 437. ISBN 978-0-674-96850-9; Boyd, James W. (1979). "Is Zoroastrianism Dualistic Or Monotheistic?". Journal of the American Academy of Religion. XLVII (4): 557–88. doi:10.1093/jaarel/xlvii.4.557. ISSN 0002-7189; Karaka, Dosabhai Framji (1884). History of the Parsis. Macmillan and Company. pp. 209–
  7. (Ingelesez) Nigosian, S. A.; Nigosian, Solomon Alexander. (1993). Zoroastrian Faith: Tradition and Modern Research. McGill-Queen's Press - MQUP ISBN 978-0-7735-1133-0. (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
  8. a b c (Ingelesez) Zoroastrianism. 2023-03-14 (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
  9. (Ingelesez) Grabbe, Lester L.. (2006-07-27). A History of the Jews and Judaism in the Second Temple Period (vol. 1): The Persian Period (539-331BCE). Bloomsbury Publishing ISBN 978-0-567-21617-5. (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
  10. Rivetna, Roshan. "The Zarathushti World, a 2012 Demographic Picture" (PDF). Fezana.org
  11. (Ingelesez) Goodstein, Laurie. (2006-09-06). «Zoroastrians Keep the Faith, and Keep Dwindling» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
  12. (Ingelesez) Guzder, Deena. (2008-12-09). «Breaking News, Analysis, Politics, Blogs, News Photos, Video, Tech Reviews» Time ISSN 0040-781X. (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
  13. (Ingelesez) Foundation, Encyclopaedia Iranica. «Welcome to Encyclopaedia Iranica» iranicaonline.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
  14. (Ingelesez) Foundation, Encyclopaedia Iranica. «Welcome to Encyclopaedia Iranica» iranicaonline.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
  15. (Ingelesez) Foundation, Encyclopaedia Iranica. «Welcome to Encyclopaedia Iranica» iranicaonline.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
  16. (Ingelesez) Foundation, Encyclopaedia Iranica. «Welcome to Encyclopaedia Iranica» iranicaonline.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy