Zuku | |
---|---|
edari, zuku, edari ez alkoholiko eta edari gozo | |
Osagaiak | fruitua eta barazkia |
Zukua[1] fruten edo barazkien ehunetan modu naturalean dagoen likidoa da. Zukua erauzteko, fruta edo barazkia estutu edo beratu egiten da, berorik edo disolbatzailerik aplikatu gabe. Esaterako, laranja-zukua laranjetatik erauzitako likidoa da. Zukua etxean presta daiteke fruta edo barazki freskoetatik abiatuz, mota askotako zukugailuak erabiliz. Zuku komertzial asko, iragazi egiten dira zuntza edo mamia kentzeko; beste batzuetan, mami askoko zukua edari osasuntsu gisa saltzen dira. Zukua modu kontzentratuan merkatura daiteke; zenbaitetan, izoztuta, baina, orduan, ura erantsi behar zaie likidoa bere «jatorrizko egoerara» ekartzeko. Hala ere, ezberdintasun handia dago zuku freskoaren eta zuku kontserbatutakoen artean. Kontserbazio-metodo nagusiak lataratzea, pasteurizazioa, izoztea, lurruntzea eta atomizazioa dira.