Zurgina, halaber arotza (Heg.) edo maiasturua (Ipar.), zura lantzen duen langilea da, altzariak eta zurezko beste objektuak egin nahiz eraikuntzan egiturak osatzen dituena. Lanbidea zurgintza da, halaber zurgingo, arotzeria edo maiasturuntza, eta lantegiari zurgindegia edo aroztegia esaten zaio.