Zuzenbide estatu

Zuzenbide estatua legez araututako prozedurei lotuta dagoen bizitza sozialaren antolakuntza politikoa da, zeinean Estatuaren egintzak marko juridiko goren batek mugatuak baitaude. Horrenbestez, Zuzenbide Estatuan organoen erabaki orok legezkotasun-printzipioari eta oinarrizko eskubideen errespetu absolutuari lotuak egon behar dute.

Zuzenbide estatuaren doktrina, Alemanian du sorrera Robert von Mohlen eskuz.

Kontzeptu hau, ‘Die deutsche Polizeiwissenschaft nach den Grundsätzen des Rechtsstaates[1]’ (euskeraz ‘Zientzia politiko Alemaniarra zuzenbide estatuko printzipioen arabera’) lehen aldiz agertu zen, izan ere, alemaniar jurista eta idazle gehienak bat datoz Immanuel Kantek erabili zuela kontzeptu hau lehen aldiz bere ‘Grundlegung zur Metaphysik der Sitten’ (euskeraz ‘Ohituren metafisikaren oinarria’)

Kanten arabera zuzenbide estatu bat definizioz, zuzenbide estatu izan ahal izateko 3 kontzeptu hauek bete behar ditu: Erreinua (Estatua), Gizakia eta Zuzenbidea.[2]

  • Erreinua: Gizabanakoa bere askatasuna “mundu sentikorrean”[3] bete behar du gizartearen eta historiaren testuinguruaren barruan; beraz gizabanako bakoitzaren askatasun eta autonomia morala beste gizabanakoen askatasun eta autonomia moralarekin bat egin behar du; hau da, Kantek ematen digun definizioaren arabera Erreinua izango zen “gizabanako arrazionalen lotura sistematikoa, non arau komun batzuk betetzen dira”.
  • Gizakia: Lehen aipatutako erreinua bat dator gizabanako bakoitzaren askatasun eta autonomia moralarekin. Elkar bizitza sozio-politiko hau, lege juridikoen bidez emango zen. Kantek gizakiari eta legeari buruz dio: “Edozein gizaki arrazional, helburuen munduaren partaide da; mundu honen kide bat denez, legislatzaile unibertsal bat da, izan ere egindako legeentzat ere subjektu da”.
  • Zuzenbidea: Zuzenbidea baldintzen multzo bat da, non gizabanako baten askatasuna beste gizabanako baten askatasunarekin bat egin ahal du askatasunaren printzipio unibertsalaren arabera.

Hala ere, gaur egun ezagutzen dugun zuzenbide estatua, eredu klasikoa jarraitzen du, non estatu bat dago, eta honen barruan, hiru botereen banaketa ematen da eta konstituzioa ahalbidetzen du estatu beraren supremazia.

Hala eta guztiz ere, badaude kasu batzuk non ez dago konstituzio bat, baizik eta lege multzo bat zein mugimendu eta aldakuntza jarraian dago; Britainia Handian ‘Rule of Law’ bezala ezagutzen da.

  1. MOHL, ROBERT VON.. (2017). Die polizei-wissenschaft nach den grundsatzen des rechtsstaates.. VERO Verlag ISBN 3-7372-0987-1. PMC 999508460. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  2. Kant, Immanuel 1724-1804. (2016). Fundamentación de la metafísica de las costumbres. (1ª ed. en esta presentación. argitaraldia) Austral ISBN 978-84-670-4781-3. PMC 1008974891. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  3. Platón. (2011). La república o El estado. (40a. ed., 1a. en esta presentación. argitaraldia) Espasa ISBN 978-84-670-3658-9. PMC 776425829. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy