Zygmunt Bauman (Poznań, Polonia, 1925eko azaroaren 19an - Leeds, Erresuma Batua, 2017ko urtarrilaren 9a) jatorri judua duen soziologo, filosofo eta saio-idazlea izan zen. Bere obra, 1950eko hamarkadan hasi zena, batez ere klase sozialen, sozialismoaren, holokaustoaren, hermeneutikaren, modernitatearen, postmodernitatearen, kontsumismoaren, globalizazioaren eta pobrezia berriaren ingurukoa gaiak jorratzen ditu. "Modernitate likidoaren"[1] kontzeptua garatu zuen, eta horri dagokion terminoa sortu zuen. Alain Touraine soziologoarekin batera, 2010 urtean komunikazio eta gizarte alorrean Baumanek Asturiasko Printzesa saria jaso zuen[2] .
Familia xume baten jaio zen; nazismotik ihesean, Sobietar Batasunera joan zen eta gero berriro ere Poloniara bueltatu zen, non alderdi komunistan 3 urtez militatu zuen. Filosofia eta soziologia irakaslea izan zen Varsoviako unibertsitatean 1968. urtean Poloniara bueltatzera behartuta ikusi baino lehen; izan ere, 1968ko martxoan[3] izandako gertakizunen ostean gobernu komunistak politika antisemitak garatu zituen. Unibertsitate horretako purga gertatu eta gero, soziologia irakaslea izan zen Israel, Estatu Batuak eta Kanada bezalako herrialdeetan. 1971. urtetik Ingalaterran bizi da. Leedseko unibertsitatean irakaslea izan zen; 1990. urtetik aurrera irakasle emeritua.