CUDA

CUDA konputazio paralelorako plataforma bat da. izena Compute Unified Device Architecture kontzeptuaren akronimoa da (Konputatzeko Gailuen Arkitektura Batua). Plataformak nVidia-k sortutako konpiladore bat eta garapenerako tresna multzo bat dauzka. Algoritmoak nVidia-ren GPUan kodetzeko aukera ematen die programatzaileei  C programazio-lengoaiaren aldaera bat erabiliz.

Wrapper gehigarrien bidez Python, Fortran eta Java ere erabili ahal dira C/C++ lengoaiaren ordez.

nVidiaren GPU guztiekin dabil G8X serietik aurrera: GeForce, Quadro, ION eta Tesla lerroa barne.[1]

GPUak helburu orokorreko PUZarekiko dituen abantailak ustiatzen saiatzen da CUDA, bere nukleo anitzek eskaintzen duten paralelismoarekin, konputazio-hari kopuru handia aldi berean abiatzeko aukera ematen duena. Beraz, aplikazio bat diseinatu bada independente diren hainbat hari erabiliz (GPUek grafikoak prozesatzerakoan egiten dutena), GPUa gai izango da errendimendu handia eskaintzeko; Biologia konputazionalean, edo kriptografian, adibidez.

Lehen SDK 2007ko otsailaren hasieran kaleratu zen, Windows eta Linux-erako, eta geroago, 2.0 bertsioan Mac OS-erako ere bai.

CUDA freewarea da, doanik deskargatu eta erabil daiteke, baina ez da software libre, kodea ez da irekia.

Adibidea: prozesamenduaren fluxua CUDArekin
1. Datuak kopiatu memoria nagusitik GPUko memoriara
2. CPUak prozesua eskatzen dio GPUri
3. GPUak paraleloan exekutatzen ditu core bakoitzean
4. Emaitza kopiatu GPUko memoriatik memoria nagusira
  1. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy