EBITDA

EBITDA, ingelesezko Earnings Before Interest, Taxes, Depretiation and Amortization esamoldetik, euskaraz Irabaziak interes, zerga, balio-galera eta amortizazioen aurretik enpresa bateko jarduerak ekitaldi ekonomiko jakin batean diru-sarrerak sortzeko duen ahalmena adierazten duen adierazle bat da. Bere helburua enpresaren jarduera ekonomikoaren errentagarritasuna neurtzea da, bere finantza-egitura edo egindako inbertsioak kontuan hartu gabe. Horregatik, amortizazioak eta balio-galerak ez dira kentzen EBITDA kalkulatzerakoan.

EBITDA adierazlearen beste helburua, akziodun eta hartzekodunentzat zenbat diru geratzen den neurtzea da, eta hortik interesak ez kentzearena. Dena den, kritika anitz jaso dituen adierazlea da, interes-tasak kontuan hartzen ez dituelako eta interes-tasa altuen kasuan enpresaren bideragarritasun-eza ezkutatu egin dezakeelako. Ildo horretatik, aipatu behar da EBITDA zor asko dituzten enpresek erabili izan dutela, diru sarrerak sortu baina zorrak ordaintzeko ahalmena ez zutenean.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy