Purplewashing (euskaraz garbiketa morea[1]) mailegu linguistiko bat da (ingeleratik purple, morea, feminismoarekin lotutako kolorea, eta whitewash, txuritu edo estali), feminismoaren bizkar egindako politika eta marketing estrategiei errefentzia egiten diena. Amelia Barquin feminista euskaldunak honela definitzen du: "Emakumeen aldeko diskurtsoa erabiltzea, norberaren irudia zuritzeko eta beste helburu batzuk lortzeko, emakumeekin loturarik ez dutenak eta, areago, emakumeen kontra joan daitezkeenak"[1].