Tenebrismo

"San Mateoren Bokazioa", Caravaggio

Tenebrismoa, Mendebaldeko margolaritzaren historian, margoaren eragin dramatikoa areagotzeko argitasun-iluntasunak biziki nabarmentzeko joera da.

Halako koadroetan, irudiak atzealde ilun edo beltz baten gainean margotu ohi dira, irudiak berak argi biziz argiturik. Tenebrismoaren lehen maisua eta sortzailea Caravaggio italiar pintorea izan zen. Haren jarraitzaile nagusiak, XVII. mende hasieratik aurrera, Georges La Tour frantsesa, Gerrit van Honthorst eta Hendrik Terbruggen nederlandarrak eta Francisco de Zurbarán espainiarra izan ziren.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy