Al-Ghazali

Al-Ghazali

Bizitza
JaiotzaTus, 1058
HerrialdeaSeljuktar Inperioa
BizilekuaNixapur
Bagdad
Damasko
Jerusalem
HeriotzaTus1111ko abenduaren 19a (52/53 urte)
Hobiratze lekuaMaxhad
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakpersiera
arabiera
Irakaslea(k)Al-Juwayni (en) Itzuli
Abū ‘Alī al-Fadl b. Muhammad al-Fāramidhī (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, mutakallim (en) Itzuli, autobiografialaria, poeta, Alfakia, journal editor (en) Itzuli, kazetaria eta Sufi (en) Itzuli
Lantokia(k)Siria
Enplegatzailea(k)Al-Nizamiyya of Baghdad (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
sunismoa
Sufismoa
Ash'ari (en) Itzuli

Musicbrainz: ef044fbb-6db4-4ea3-a51c-b4aee33b288f Edit the value on Wikidata

Abu Hāmed Mohammad ibn Mohammad al-Ghazzālī[Oh 1] (persieraz: ابو حامد محمد ابن محمد الغزالی‎); (Tus, Khorasan, gaurko Iran, 1058 - Tus, Khorasan, 1111ko abenduaren 19a) edo Al-Ghazali, Erdi Aroan, mendebaldean, Algazel[1] izenarekin ezagunagoa; persiar sunita musulman jakintsua zen[2][3][4][5][6]. Historia islamikoko legelari, zuzenbide-teoriko, filosofo, teologo, logiko eta mistiko nabarmen eta eragingarrienetakotzat hartzen da[7][8][9][10].

XI. mendeko mujaddidtzat hartzen da[11][12], fedearen berritzaile bat, zeina, hadith profetikoaren arabera, 100 urtean behin agertzen den komunitate islamikoaren fedea zaharberritzeko[13][14][15]. Al-Ghazaliren lanak hain txalotu zituzten bere garaikideek, ezen Ḥujjat al-Islām (Islamaren froga edo buruzagia) ohorezko titulua eman baitzioten[16]. Al-Ghazali, Xaafi zuzenbide eskolan, mujtahid nabarmena izan zen[17].

Al-Ghazaliren lanaren zati handi bat bere krisi espiritualen inguruan sortu zen, Bagdadeko Nizzamiyya Unibertsitateko buru izendatu ondoren; garai hartan, mundu musulmanaren kargu akademikorik ospetsuena zen[18][19]. Horrek, azkenean, 10 urtetik gora mundu musulmanetik desagertzea ekarri zuen, Jainkoaren bidea beharrean, estatusaren eta egoarena aukeratu zuela konturatuta. [20][21]. Garai horretan idatzi zituen bere lan handi asko[20]. Islamiar tradizio espirituala hiltzear zegoela uste zuen eta musulmanen lehen belaunaldiak irakatsitako zientzia espiritualak ahaztuta[22]. Sinesmen horrek Iḥyā ulūm ad-dīn (Erlijio Zientzien Pizkundea) izeneko bere obra nagusia idaztera eraman zuen[23]. Bere beste lanen artean, Tahāfut al-Falāsifa (Filosofoen inkoherentzia), mugarri da filosofiaren historian, XIV. mendeko Europan geroago garatu zen zientzia aristotelikoaren kritika aurreratzen baitu[10].


Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "Oh", but no corresponding <references group="Oh"/> tag was found

  1. Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 12 or..
  2. (Ingelesez) Foundation, Encyclopaedia Iranica. «Welcome to Encyclopaedia Iranica» iranicaonline.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
  3. (Ingelesez) Guntern, Gottlieb. (2010). The Spirit of Creativity: Basic Mechanisms of Creative Achievements. University Press of America ISBN 978-0-7618-5051-9. (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
  4. http://www.ibe.unesco.org/sites/default/files/ghazalie.pdf « Al-Ghazali was born in A.D. 1058 (A.H. 450) in or near the city of Tus in Khurasan to a Persian family of modest means... »
  5. (Ingelesez) Battin, Margaret Pabst. (2015-09-11). The Ethics of Suicide: Historical Sources. Oxford University Press ISBN 978-0-19-938581-2. (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
  6. Bloch, Ernst (2019). Avicenna and the Aristotelian Left. New York: Columbia University Press. p. 77. ISBN 9780231175357. Abu Hamid Muhammad ibn Muhammad al-Ghazali (ca.1058-1111) was a Persian antirationalist philosopher and theologian.
  7. Banuazizi, Ali; Weiner, Myron (March 1994). The Politics of Social Transformation in Afghanistan, Iran, and Pakistan. Syracuse University Press. p. 108. ISBN 9780815626091
  8. «Al-ghazali | Encyclopedia.com» www.encyclopedia.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
  9. Adamec, Ludwig W. (2009). Historical Dictionary of Islam. Scarecrow Press. p. 109. ISBN 978-0810861619.
  10. a b Griffel, Frank (2016). "Al-Ghazali". In Zalta, Edward N. (ed.). The Stanford Encyclopedia of Philosophy (Winter 2016 ed.). Metaphysics Research Lab, Stanford University
  11. William Montgomery Watt, Al-Ghazali: The Muslim Intellectual, p. 180. Edinburgh: Edinburgh University Press, 1963
  12. Rosmizi, Mohd; Yucel, Salih. (2016). «The Mujaddid of his age: Al-Ghazali and his inner spiritual journey» UMRAN - International Journal of Islamic and Civilizational Studies 3 (2): 1–12.  doi:10.11113/umran2016.3n2.56. ISSN 2289-8204. (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
  13. Smith, Jane I.. (2010). Islam in America. (2nd ed. argitaraldia) Columbia University Press ISBN 978-0-231-51999-1. (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
  14. >Dhahabi, Siyar, 4.566
  15. (cite book): Missing or empty |title= (help)
  16. Janin, Hunt (2005). The Pursuit of Learning in the Islamic World. McFarland. p. 83. ISBN 0786419547
  17. Al Beirawi, Abu Ismael (12 April 2016). Essays on Ijtihad in the 21st Century. CreateSpace. p. 35. ISBN 9781539995036
  18. Joseph E. B. Lumbard, Islam, Fundamentalism, and the Betrayal of Tradition: Essays by Western Muslim Scholars p90. ISBN 0941532607
  19. George Makdisi, The Rise of Colleges, p27
  20. a b Nasr, Seyyed Hossein (2014). "Happiness and the Attainment of Happiness: An Islamic Perspective". Journal of Law and Religion. 29 (1): 76–91 [80]. doi:10.1017/jlr.2013.18. JSTOR 24739088
  21. «Al-Ghazali's Turning Point: On the Writings on his Personal Crisis» www.ghazali.org (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).
  22. Böwering, Gerhard; Crone, Patricia; Mirza, Mahan; Kadi, Wadad; Zaman, Muhammad Qasim; Stewart, Devin J. (2013). The Princeton Encyclopedia of Islamic Political Thought. Princeton University Press. p. 191. ISBN 978-0691134840 – via Google Books
  23. Zhuze, Panteleĭmon Krestovich; Sonn, Tamara. (1996). Interpreting Islam : Bandali Jawzi's Islamic intellectual history. New York : Oxford University Press ISBN 978-0-19-510051-8. (Noiz kontsultatua: 2024-03-24).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in