Dagerrotipoa edo dagerrotipia[1] argizkigintzaren aurrenetako prozedura izan zen, Louis Daguerrek eta Joseph-Nicéphore Niepcek asmatutakoa. Objektuaren irudia zilar iodurozko geruza bat zeukan kobrezko xafla batean finkatzen zen. Irudi positiboa xaflari merkuriozko lurruna aplikatuz lortzen zen[2]. 1837an lortu zuen Louis Daguerrek lehen argazkia teknika hau erabiliz; horretarako 50 kgtik gorako ekipoa baliatu zuen, 20 minutuko esposizioarekin[3]. 1839an Frantziako Gobernuak patentea erosi eta askatu zuenetik, dagerrotipiak zabaltze handia izan zuen. Hala ere, prozedura garestia zenez eta ezinezkoa baitzen kopiak egitea, 1860 arte baino ez zen erabili[2].