Fanzine

Fanzinea fan edo ideologia, azpikultura, gai, talde edo pertsona baten jarraitzaile eta zaletuek autoedizioz eta banaketa alternatibo batez argitaratzen diren argitalpenak, aldizkariak gehienetan, dira. 1940 urtean Estatu Batuetan sortu baziren ere, fanzineen loraldia 1960-1990 urte bitartean izan zen, zientzia fikzio, zinema, rock eta pop musika, kontrakultura, punk eta beste azpikulturen jarraitzaileen artean. Gehienetan, fanzineak fotokopia bidez eta tabernak, lagun artean nahiz kalean bertan banatzen ziren.

Fanzine hitzaren jatorria ingelesezko fan eta magazine hitzen elkarketatik dator. Itzulpen literalena "jarraitzaileentzako aldizkaria" litzateke. Zine bezala ere ager daitezke. 1940an honela izendatu zuen Russ Chauvenetek lehenengoz, beste aldizkari profesional batzuengandik bereizteko ahaleginetan (prozine-ak hauek) [1].

Labur azalduta, fanzineak argitalpen txikiak dira, merkatutik kanpo ekoiztutakoak eta hedapen ez oso zabalekoak. Bakarka zein talde lanean sortuak izan daitezke eta parte-hartzaileak ez dute zertan profesionalak izan behar. Askotan irakurle baino kolaboratzaile gehiago daude.

  1. (Gaztelaniaz) Seijas, Elena Matías. «Los Fanzines también son cultura | La Huella Digital» www.lahuelladigital.com (Noiz kontsultatua: 2018-04-28).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy