Lira (musika tresna)

Emakumea lira jotzen. 1913ko argazkia

Artikulu hau musika tresnari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lira».

Lira (latinetik lyra, eta hau, grezierazko «λύρα»tik) pultsatutako harizko musika tresna primitibo bat da, abako formaduna, eta honen jatorria, greziarrek, Hermes jainkoari edo Polimnia musari ematen diote. Orfeok jo zuen musika tresna zen, eta Apolok berarekin duena, Estatu hiritarraren, kulturaren eta musikaren ikur bezala.

Lira, harpa bezala, bi eskuekin jotzen den musika tresna bat da.

David errege jakintsuaren eskuetan, lirak, jainkoarekin eta erlijioarekin lotura irudikatzen du. David erregeak, lira jotzen zuen Saul lasaitzeko.

Liraren oinordeko musika tresnak, zitara, gitarra eta lauta dira, liraren tradizioa jarraitzen dutena egundaino, trobadore eta olerkarien musika tresna bezala. Dyehuty, egiptoar mitologian, jakinduria, idazketa, musika eta Ilargiaren jainkoa da. Musikarekin lotua zegoen liraren asmatzaile bezala.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy