Oroimen historiko

Txileko hiriburuan dagoen Museo de la Memoria y los Derechos Humanos museoan ikus daitekeen biktimen argazkiekin egindako instalazioa.

Oroimen historikoa iraganarekiko lotura ez galtzeko gizataldeek eginiko ahalegina da, iraganeko benetako eta balizko gertaerak identifikatu eta aitortzeko, iragana balioetsiz eta errespetatuz. Historiografiako kontzeptua da, eta Pierre Nora frantziar historialaria jotzen da haren sortzailetzat. "Lieu de mémoire" edo oroimen leku kontzeptuari oso lotuta dago. Espainiako historiaren kasuan, berebiziko garrantzia hartu du Gerra Zibilaren oroimen historikoak; izan ere, zenbait kasutan indarrez eta odolaren poderioz, urte askoan ahantzarazitako istorioak izan dira. Azken hamarkadetako euskal gatazkari buruzko oroimen historikoak gaurkotasun handia hartu du XXI. mendeko bigarren hamarkadan.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy