Zenbaki osoen faktorizazio

Zenbaki osoen faktorizazioa, zenbakien teorian, zenbaki oso bat zenbaki lehenen biderketa bezala adieraztean datza.

Zenbakiak oso handiak badira ez dago arazo hau efizienteki konpondu dezakeen algoritmorik. Adibidez, 232ko digitu zenbaki bat faktorizatzeko, 100 konputagailuko kluster batek 2 urte behar izan zituen, 2009an.

Baina digitu kopuruak ez du konplexutasunarekin zerukusirik; faktorizatzeko kasu zailenak, uste denez, bata bestearen gertu dauden bi zenbaki lehenen biderketa bezala faktorizatzen diren zenbakiak dira.

Matematikako eta konputagailuen teknologiako arlo asko arazo hau konpontzeko sortu dira, hauen hartean konputazio kuantikoa, zenbakien teorema algebraikoa eta kurba eliptikoak.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy